Amnistia, Nazio auzia - Cuestión nacional

Azaroaren 28an Amnistiaren garrasiari tinko

Badator azaroaren 28a, berriro ere Amnistiaren aldarriak Bilboko kaleak zeharkatuko ditu. Batzuetan indar handiagoz eta beste batzuetan gutxiagoz izan bada ere behargin-mugimenduaren sorreratik etenik izan ez duen aldarria da. Zapaltzaile eta esplotatzaileek isilarazi nahi izan badute ere, ezin izan dute bere asmoa inoiz bete, ezin izan dute inoiz Amnistia iraganeko borroka izatea lortu. Kausak mantenduz efektuak desagerrarazi nahi dituenaren asmo zoroa da haiena: guztiaren gainetik bere zapalkuntza mantendu nahi baitute, baina eragiten duen aurkako borroka ezabatuz; hori ezinezkoa dela konturatu barik. Ez dira, ordea, zoro bakarrak: badaude errepresioarekin eta preso politikoak egotearekin amaitu nahi dutenak, baina horren erantzule den zapalkuntza gainditu barik!

Guk, ordea, gure helburuak betetzeko ezin dugu inolako erokeriarik onartu; horregatik, badakigu “konponbide” bakarra zapalkuntza ororekin amaitzea dela eta, preso politikoen eta errepresioaren auzia ez dela konponduta egongo askapen sozial eta nazionala lortu arte, hau da, hain zuzen ere, Amnistia. Errealitatea ezagutzen duen eta zapalkuntza guztiekin amaitzera bideratuta doan aldarria. Horregatik nahi dute zapaltzaile (eta, nola ez, azken finean bere konplizeak direnek) borroka honekin amaitu: boikota, intoxikazioa, errepresioa, desinformazioa… haientzat denak balio du zapalkuntzaren paradisua (beraiena) iraunarazteko. Baina oztopo denen gainetik Amnistiaren deiadarra gero eta ozenagoa da eta ezerk ezin dezake isilarazi!

Datorren azaroaren 28an milaka ahotsek aho batez Bilboko kaleak Amnistiaren garrasiaz bete ditzaten,

JO TA KE, AMNISTIA ETA ASKATASUNA LORTU ARTE!

* Adierazpen honen bitartez, azaroaren 28ko amnistiaren aldeko manifestazioarekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu.

KARTELA (A2)

Anuncios
Estándar

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s