Feminismoa - Feminismo

Emakume langilearen borroka

4Emakume langileak bere eskubideak lortze aldera bideratu beharreko borrokaz mintzo garenean, ezinbestekoa dugu honen zapalkuntzaren arrazoi materialak aztertzea. Nola ez, klasezko gizartea eta honek sortzen duen gainegituraren osagaiak; bereziki, patriarkatua. Baina emakume langilearen omenezko egun honetan eman diezaiogun begirada bat mugimendu feministaren historia hurbilari, egungo mugimendu feministaren egoera ulertarazteko.

Lehenengo estatu burgesek emakumearekiko adierazi zuten erabateko bazterketaren aurrean, intelektual liberal batzuek arbuiatze hori salatzeari ekin zioten. Baina mugimendu feminista burgesaren hasiera AEBko Gerra Zibilaren ondorio izan zen esklabotzaren deuseztapenean topa genezake. Batik bat abolizionisten emazteek bultzatuta, berehala egun bizirik diharduen kontraesan arrunt garrantzitsua azaleratu zitzaien emakume beharginekin harremanetan jartzerakoan: emakume burgesen eta beharginen arteko klase antagonismoa; eta horrekin batera, erreibindakazio idealisten baliogabetasuna emakumezko beharginaren zapalkuntza bikoitzari aurre egiterakoan.

Iraganak iragan, egun zapalkuntza sistemaren parte den feminismo burgesaren kontraesan berberek indarrean jarraitzen dute, ez baitira gai azaleko planteamendu idealistetatik haratago sakontzeko, “gizonaren kontrako emakumearen borroka” legezko harreman dialektikoak teorizatzera daramatzanak. Horrelako plantemenduak, ekibokatuak izan ez ezik, barrikadaren bestaldean kokatzen direla azpimarratu beharrean gaude.

Emakume langilearen borrokak klase borrokaren dinamikaren barruko aldarrikapena izan behar du; bestela esanda, emakume langileak kapitalismo eta patriarkatuaren aurkako borroka egin behar du, jakinik soilik gizarte komunista batek bermatuko dituela erabateko berdintasuna eta dominazio forma patriarkal ororen suntsiketa; beti ere, aurretik proletalgoarendiktadura indartsu batek aldapa leunduta.

KAPITALISMO ETA PATRIARKATUAREN AURREAN, BORROKA IRAULTZAILE ANTOLATUA!

Anuncios
Estándar

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s